Irailaren 27an, Urbi institutuko Agenda 21 taldeak antolatuta, aldarrikapen ekintza bat antolatu zen ikastetxean, egun horretarako mundu mailan, larrialdi klimatikoa salatzeko, egin zen deialdiarekin bat egiteko asmoz. Ekintza horretan, kartoiz egindako puzzle erraldoia eratu genuen patioan jolastorduan, "salba dezagun Lurra" lemapean. Jarraian, egun horretarako munduan lau haizetara zabaldutako manifestuaren zati bat irakurri genuen. Gora Lurra! ohikatuz eman genion amaiera ekitaldiari. Manifestua: Gaur, Gizateriak aurre egin behar dio bere erronka nagusiari: larrialdi klimatikoa. Arriskuan dago gure etorkizuna eta biziraupena. Gurea eta hainbat espezie eta ekosistemeen iraupena, batez ere munduko eremu pobre eta behartsuenetan. Hondamendi honi aurre egiteko, guk, munduko beste hainbat lagunekin batera, zera eskatzen dugu: Negutegi efektoa areagotzen duten gasen isurketa murriztea erabat. Egoera larrian gaudela onartzea...