Saltatu eta joan eduki nagusira

Lurraren Eguna 2019






Irailaren 27an, Urbi institutuko Agenda 21 taldeak antolatuta, aldarrikapen ekintza bat antolatu zen ikastetxean, egun horretarako mundu mailan, larrialdi klimatikoa salatzeko, egin zen deialdiarekin bat egiteko asmoz.

Ekintza horretan, kartoiz egindako puzzle erraldoia eratu genuen patioan jolastorduan, "salba dezagun Lurra" lemapean. 
Jarraian, egun horretarako munduan lau haizetara zabaldutako manifestuaren zati bat irakurri genuen.
Gora Lurra! ohikatuz eman genion amaiera ekitaldiari.



Manifestua: 

Gaur, Gizateriak aurre egin behar dio bere erronka nagusiari: larrialdi klimatikoa.

Arriskuan dago gure etorkizuna eta biziraupena. Gurea eta hainbat espezie eta ekosistemeen iraupena, batez ere munduko eremu pobre eta behartsuenetan.
Hondamendi honi aurre egiteko, guk, munduko beste hainbat lagunekin batera, zera eskatzen dugu:

  • Negutegi efektoa areagotzen duten gasen isurketa murriztea erabat.
  • Egoera larrian gaudela onartzea, klima aldaketa egia dela onartuz.
  • Ezinbesteko konpromesua klimaren alde, erreala eta denok betetzekoa.
  • Munduko gobernuek erregaiu fosilen erabilera baztertzea berriztagarriak bultzatuz.
  • Munduan egoera latz hau gehien sufritzen duten herriatar txiro geheienen alde egitea.
  • Demokrazia, askatasuna eta solidaritatea izan beher dutela oinarri, munduko herrialde guztietan proiektu hau zertu ahal izteko.

Mundu bizi, baketsu eta justo baten alde bat egiten dugu, mundu osoan, gaur, guk bezala, honelako aldarrikapen, lau haizeetara zabaltzen duten lagun guztiekin. Lur bakarra dugu eta salbatu behar dugu.

GORA LURRA!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sopelako flysch eta Plentziako Pie-ra txangoa

Aurreko ostiralean, urtarrilak 17, Biologia eta Geologia-ko mintegiak  Batxillergoko ikasleentzat txangoa antolatu zuen. Goizean, Sopelako flyscha aztertu genuen eta eguerdian, Plentziako Itsas Estaziora joan ginen bisitan. Argazkian, dinosaurioak desagertu zireneko geruza (k/t muga) sedimentarioa aztertzen Sopelan.

KANTU, KONTARI ETWINNING PROIEKTUAREN 1. TOPAKETA IRUÑEAN

  Abenduaren 12an, ostegunean, egin genuen topaketa Iruñean, “Kantu kontari!” eTwinning proiektuaren barneko ekintza gisa. Orain artean, eta ikasturtea amaitu bitartean, jardungo dugu online elkarlanean Atarrabiako Paz de Ziganda, ikastetxearekin, Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel kolegioarekin eta Zarauzko Lizardi ikastetxearekin. Horietako irakasleak eta ikaseak aurrez aurre elkar ezagutzeko parada izan genuen. Aldi berean, Iruñeko hainbat txoko eta udaletxea ezagutu genituen. 10:30ean genuen hitzordua Gaztelu enparantzan. Lehen aurkezpenak egin ondoren, taldeak osatu genituen, koloretako zintekin identifikatu ziren eta kartelak egin zituzten “Kantu kontari!” lemarekin.  Gero, Iruñeko hainbat txoko modu aktiboan ezagutzeko ginkana egin genuen: Zaldi Zuria, harresiak, San Zernin eliza, Sarasate pasealekua, Katedrala, Labrit eta Jito Alai... Hiriko mapa eskuan hartuta, ginkanak ezarritako lekuak bisitatu eta galderei erantzun zieten taldeek, baita argazkiak...

Pentsatu Jaialdia

Joan den ostiralean (Azaroak 22) pentsamenduaz gozateko aukera izan genuen.  Tailer ezberdinak. Filosofia beste ikuspuntutik ikusi genuen eta gainera pintxoak egon ziren. Primum vivere deinde philosophari GORA FILOSOFIA ETA FILOSOFOAK