Azaroaren 25ko honetan, berriz ere, bagatozkizue esku hutsik, minduta. Urte luze honetan , berriz ere, emakumea EZ da errespetatua izan, EZ da emakumearen askatasuna defenditu, EZ da emakumearen bizitza zaindu. EZ dugu ulertzen zergatik etxerako bidean EZIN gara lasai joan, goizez zein gauez. EZ dugu ulertzen , oraindik ere, sukaldeko trapu zikinak bagina bezala, tratatzen gaituzten batzuek. EZ dugu ulertzen gure harremanetan, -gure harreman guztietan-, zure hitzek- gure hitzek- EZ dutela balore eta esanahi berbera : gorria esaten denean zergatik ikusten duzue beltza? Eta beltza agertzen denean zergatik ikusten duzue zuria? EZ handi bat zuen sudurren aurrean jartzen dizuegunean , zer EZ duzue ulertzen? zergatik EZ , eta EZ eta EZ, EZETZ esaten dugunean ez da EZ … Eta EZETZ esaten dugunean , hori edo bestea hurbiltzen zaigunean eta EZETZ borobila garras...