Ir al contenido principal

Azaroaren 25ko honetan...





Azaroaren 25ko honetan, berriz ere, bagatozkizue  esku hutsik, minduta. Urte luze honetan , berriz ere, emakumea EZ da  errespetatua izan, EZ da emakumearen askatasuna defenditu, EZ da emakumearen  bizitza zaindu.
EZ dugu ulertzen zergatik etxerako bidean EZIN  gara lasai joan, goizez zein gauez. 
EZ dugu ulertzen , oraindik ere,  sukaldeko trapu zikinak bagina bezala,  tratatzen gaituzten batzuek.
EZ dugu ulertzen  gure harremanetan, -gure harreman guztietan-, zure  hitzek- gure hitzek- EZ dutela balore eta esanahi berbera : gorria  esaten denean zergatik ikusten duzue beltza? Eta beltza agertzen denean zergatik ikusten duzue zuria?  EZ handi bat zuen sudurren aurrean jartzen dizuegunean , zer EZ duzue ulertzen? zergatik EZ , eta EZ eta EZ,   EZETZ esaten dugunean ez da EZ …
Eta EZETZ esaten dugunean ,  hori edo bestea hurbiltzen zaigunean      eta EZETZ borobila garrasi egiten dugunean :  EZ hurbiltzeko , EZ ukitzeko , EZ jotzeko , EZ hiltzeko … NAHIKOA  DA utzi bakean!


Bada, gaur eta hemen   50 hamar urte dituen institutu zahar berri honetan BAIETZ esateko garaia heldu zaigu.
BAIETZ  emakumeok   indarrez, negarrez, odolez  lortu dugun espazioari , tokiari,  gurea den munduari , gurea denari , gure  unibertsoari BAI ozenki esateko garaia heldu zaigu
BAIETZ lehenengo lerroan egongo garela, BAIETZ  zutunik, tinko, gogor, oihuka, gurea dena defendatzen, gurea  zaintzen , gurea aldarrikatzen.
Argi eta garbi  esango diegu hor nonbait mundutik daude horiei,  emakumeok ez garela inoren aurrean makurtzen, ez garela inoren aurrean   kikiltzen.    
 EZ  GARA INORENAK, EZ GARA ZUREAK, GU GEUREAK GARA, ETA HORREGATIK BAIETZ ESATEN DIOGU GUZTION  ETORKIZUNARI.  
BAIETZ  ETORKIZUN LIBREARI,   SENTIMENDU LILARI, HARRESIRIK GABEKO  AMETSARI , BAIETZ GURE ASKATASUNARI!!!

GORA EMAKUMEEN BIZITZA!!!!!!!

Comentarios