Abenduaren 12an, ostegunean, egin genuen topaketa Iruñean, “Kantu kontari!” eTwinning
proiektuaren barneko ekintza gisa. Orain artean, eta ikasturtea amaitu bitartean, jardungo dugu online elkarlanean Atarrabiako Paz de Ziganda, ikastetxearekin, Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel kolegioarekin eta Zarauzko Lizardi ikastetxearekin. Horietako irakasleak eta ikaseak aurrez aurre elkar ezagutzeko parada izan genuen. Aldi berean, Iruñeko hainbat txoko eta udaletxea ezagutu genituen.
10:30ean genuen hitzordua Gaztelu enparantzan. Lehen aurkezpenak egin ondoren, taldeak osatu genituen, koloretako zintekin identifikatu ziren eta kartelak egin zituzten “Kantu kontari!” lemarekin.
Gero, Iruñeko hainbat txoko modu aktiboan ezagutzeko ginkana egin genuen: Zaldi Zuria, harresiak, San Zernin eliza, Sarasate pasealekua, Katedrala, Labrit eta Jito Alai...
Hiriko mapa eskuan hartuta, ginkanak ezarritako lekuak bisitatu eta galderei erantzun zieten
taldeek, baita argazkiak atera ere. Lau ikastetxeetako ikasleekin osatutako sei taldetan aritu ziren.
Talde horietan dira, hain zuzen, proiektuan kooperatiboki lanean. 12:00etan eta 13:00ean,
bi taldetan, Iruñeko Udaletxean bisita gidatua egin genuen.
Kantu kontari!
Irailean abiatu genuen eTwinningeko “Kantu kontari” proiektuaren bidea. Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel ikastetxea, Atarrabiako, Paz de Ziganda Ikastolak eta geuk ekin genion ibilbideari. Urrian Zarauzko Lizardi ikastetxea batu zitzaigun. Beraz, lau ikastetxe gaude eginbeharretan murgildurik.
Euskara dugu ardatz proiektu honetan. Beraz, dena euskaraz egiten ari garenez, ahozko eta idatzizko gaitasunak hobetzeko aukera dugu. Horrekin batera, aipatu lau ikastetxeetako ikasle eta irakasleen arteko erlazioa indartzea da helburu nagusia. Era berean, orain dela bi ikasturte eta iaz hasitako ibilbidearekin bat eginda, lan kooperatiboa sendotu nahi dugu, euskal kantu eta kantak aukeratuz, partekatuz eta aztertuz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina