AZAROAREN 29TIK ABENDUAREN 4RA URBI INSTITUTUAK BRUSELASEKO PARLAMENTUA BISITATU DU DUEN ERASMUS+ PROIEKTUAREN BARNEAN
Urbi institutuak +Participatory Democracy, +Active Citizenship Erasmus+ proiektua garatuko du 2 urtetan zehar (2019-20/ 2020-21) kanpoko 2 ikastetxerekin batera (Portugaleko Vila Nova de Famalicao Camilo Castelo Branco ikastetxe eta Lituaniako Siauliai hiriko Siliauliu Juliaus Janonio Gimnazija ikastetxearekin). Proiektuaren helburuak hauexek dira:
- hizkuntza komunikaziorako gaitasuna indartzea ama eta atzerriko hizkuntzetan.
- Europar herritartasunaren garrantziarekin jabetzea.
- Demokraziaren sormen eta garapenari buruz hausnarketa egitea.
- Hiritartasun arduratsua bultzatzea.
- IKT gaitasun digitalak sustatzea.
- Kultura arteko bizikidetzarako trebetasunak garatzea.
Guzti hau bermatzeko ekintza desberdinak garatuko dira:
- Eztabaida kritikoa sortzeko eta bultzatzeko taldearen bilerak.
- Europar Kluba.
- Gobernuz kanpoko Erakundeetan partehartzeko komizioa.
- 3 herrialdeen historiaren azterketa eta konparazioa.
Basauriko Urbi BHIko ikasleak Bruselasera joan dira Europako Parlamentua eta berarekin lotura duten erakundeak (Europako Historiaren Etxea eta Parlamentarium) ezagutzera. Euskadiko eurodiputatua den Izaskun Bilbaorekin ere elkartu eta bilera egin dute. Martxoaren 23tik 28ra Strasburgora joango dira beste horrenbeste ekintzak burutzera.
Informazio gehiago: https://twinspace.etwinning.net/98273
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina