Abenduaren 12an, ostegunean, egin genuen topaketa Iruñean, “Kantu kontari!” eTwinning proiektuaren barneko ekintza gisa. Orain artean, eta ikasturtea amaitu bitartean, jardungo dugu online elkarlanean Atarrabiako Paz de Ziganda, ikastetxearekin, Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel kolegioarekin eta Zarauzko Lizardi ikastetxearekin. Horietako irakasleak eta ikaseak aurrez aurre elkar ezagutzeko parada izan genuen. Aldi berean, Iruñeko hainbat txoko eta udaletxea ezagutu genituen. 10:30ean genuen hitzordua Gaztelu enparantzan. Lehen aurkezpenak egin ondoren, taldeak osatu genituen, koloretako zintekin identifikatu ziren eta kartelak egin zituzten “Kantu kontari!” lemarekin. Gero, Iruñeko hainbat txoko modu aktiboan ezagutzeko ginkana egin genuen: Zaldi Zuria, harresiak, San Zernin eliza, Sarasate pasealekua, Katedrala, Labrit eta Jito Alai... Hiriko mapa eskuan hartuta, ginkanak ezarritako lekuak bisitatu eta galderei erantzun zieten taldeek, baita argazkiak...